Zibil prozedura eta arbitratze epai-mahaia
Zibil prozedura eta arbitratze epai-mahaia
Zibil prozesua, edo gazteleraz ezagutzen dugun pleitoa, konpondu izan ez diren partikularren arteko gatazkak arautzen duen epai-bidea da. Hortaz, parte interesatuak Justizi Epaitegira hots egindo dizkio beren eskubideen defentsa, epai-erabaki baten bitartez inperatiboki bere nahiak errespetatuak izan bedi.
Urdangarin Abogadosen badakigu, ezta legearen ezaguerarik nabariena ere ez dela berme nahikoa zure eskubideak modu eraginkorrean azaltzeko Epaitegien aurrean. Gure bulegora datozen bezero guztiek pentsatzen dute arrazoia dutela, eta hori nahikoa izango dela epaileek haien alde erabakitzeko. Hala eta guztiz ere, zibil prozesu batetan beti egongo dira bi partikular modu kontraesankor batetan arrazoia eta zuzenbidea beraiekin daudela epailerari adieraziz. Horrexegatik gure organo jurisdikzionalen epaile eta magistratuek objektibotasun eta inpartzialtasun irizpide zorrotz batzuen bitarte erabakiko dute, eta hortarako faktore garrantzitsuena baten zein bestearen alde jotzeko, bakoitzak azaltzen duen gertakarien alde eskeintzen diren frogak izango da.
Hori dela eta, gure bezeroei posible den laguntza guztia eskainiko zaie haiek defendatzen dituzten gertakariak epailearen aurrean argi eta garbi adierazita izateko, eta hori lortuko degu estrategia eta prozedura plangintza zehatz baten bitartez, gertakariak beharrezkoak diren frogak aurkeztuz Epaitegiaren ezagutzan.
Nahiz eta ohizkoa ez izan, parte hartzaile guztiek hala erabakitzen badute edota lehendik hala erabakita utzi badute, partikularren arteko liskarrak Arbitratze epai-mahaitera deribatu daitezke. Gai bakoitzean adituak diren epaitegiez osatuta, ekitate edo zuzenbidean oinarrituta erabakiko dute erabaki judizialen indar berdina duten Laudoen bitartez. Gure profesionalek esperientzia oparoa dute Arbitratze prozesuetan, non nahiz eta prozedura judizialetik ezberditasun gehiegirik ez izan, bai dituzte jakin beharreko berezitasunak gure bezeroek ahalik eta arrakasta aukera ugarienak izan dezaten haien helburuetan.